Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

2013eko urriak 31 – 2014eko otsailak 16

Bilboko erakusketa

villas

Iñaki Garmendia
Euskal etxaldeak saila (Villas Basques), 2013
8 Plano
100 x 70 cm bakoitza
Hauen eskaintza: artista eta Moisés Pérez de Albéniz galeria

Sarrera

Erakusketa hau hiru ataletan egituratuta dago; baina elkarren arteko loturak daude. Iñaki Garmendia, Erlea Maneros Zabala eta Xabier Salaberria artisten lana jasotzen da, eta, aldi berean, hiru artisten arteko berrelikadura-prozesu bat gertatzen da. Egileen ibilbidearen azterketa egiteko egituratu da horrela erakusketa. Horrez gain, erakusketarako berariaz sortutako lan berri bana ikusgai dago. Lan horiek, erakusketa amaituta, Guggenheim Bilbao Bildumara sartuko dira.

Ez dago artista horien praxia berehalakoan lotzen duen homogeneotasun ikuserrazik; lotura hori azpitik eraikitzen da eta, beraz, askoz ere zailagoa da zehatz analizatzea. Garmendia, Maneros Zabala eta Salaberriaren obren arteko lotura komun bat aipatzekotan, Historia izango litzateke haria: ikerketarako gaitzat hartzen baitute eta etengabe berraztertzen baitute. Baina Historia gai gisa erabiltzeaz haratago, batzuetan “sentiberatasun komuna” deritzoguna azaleratzen da, ezin sumatuzko modu sotilean; beste batzuetan, ikuspuntu analitiko batetik begiratuta, genealogia hori “prozesua eta metodoa” hitzekin definitzen dugu. Historiaren deseraiki eta bereganatzen dute Iñaki Garmendiak, Erlea Maneros Zabalak eta Xabier Salaberriak haien jardun artistikoaren —komuneko estrategiak dira—, eta berregite- eta berrinterpretatze-prozesuak baliatzen dituzte arteaz duten ideiara hurbiltzeko.

Komisarioak: Lucía Agirre eta Álvaro Rodríguez Fominaya

×